Sari bikoitza lortu duzu. Batetik, Sakanako Atletismo Kopa irabazi duzu, eta, bestetik, saria jaso duzu koparako puntuatzen zuten lau lasterketetan parte hartzeagatik. Kontentu egongo zara...
Bai, oso pozik. Sakanako lasterketetan parte hartzea gustatzen zait. Gainera, azken urteetan jende gutxixeago gerturatzen ari da, eta babestu behar ditugu
Zergatik dela uste duzu?
Ez dut argi, korrika egiten dugunok inguruan ibiltzen garelako. Ez dakit zergatik.
Agian korrikalariek proba ezagunetara joatea nahiago dutelako?
Ba ez dakit, agian Sakanako herri lasterketak distantzia motzekoak direlako, edo datak direla... arrazoi asko egon daitezke. Baina niri gustatzen zaizkit, eta nik euren aldeko apustua egiten dut. Ahal dudanean joaten naiz, eta gustura gainera.
Horrenbeste zapatila eta kirol material gastatzen duzuenez, Sakanako Atletismo Kopako saria, Lasa Kirolak-en kirol materialean gastatzeko txartela, ongi etorriko zaizue.
Primeran datorkigu, pila bat eskertzen dugu.
Aurtengo edizioan, 2025ekoan, parte hartzeko prest?
Bai, zalantzarik gabe!