Lehendabiziko aldia da Sakanako Atletismo Kopa irabazten duzula.
2022an hasi nintzen korrika. Beraz, lehenengo aldia da kopan parte hartu eta, gainera, kopa irabazi dudana. Eskertuta jaso dut saria. Polita da, oso bertakoa.
Sakanako probetan parte hartzea gustuko al duzu?
Beti esaten dut etxeko probek presio berezia dutela, baina politak dira, herrikoiak.
Sakanako lasterketen parte hartzeak behera egin du. Zergatik dela uste duzu?
Lasterketa handietara joateko tendentzia bat badago: Valentziara, Donostiara... Nik halakoak egin izan ditut, masiboak direnak, eta ez dute txikiek duten xarma hori, eta nahiz eta zirkuitu homologatua izan, korrikalaria gutxiago zaintzen dute. Iaz, Dantzaleku Sakanatik Bargagaingo mendi lasterketa antolatu genuen, baina ez zen atera, ez zegoelako partaidetza nahikorik. Aldiz, ferietako Onddo Lasterketa proba ez lehiakorrean sekulako parte hartzea izan zen. Agian formatua berritu beharra dago, edo ez dakit zer den, baina badago zerbait.
Beraz, bertako lasterketak mantentzearen alde.
Jakina! Ni iaz Ergoienako Bira egiteko arantzarekin geratu nintzen, baina Beriaingo Km Bertikalarekin batera zen. Ea aurten posible den.