Martxoaren 28an, ostirala, 21:00etan, Fran Urias etxarriarraren ZELANDA taldearen kontzertua izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Taldean Xabi Seko altsasuarra baxu jolea da ere, eta Azkenengo besarkadak deitutako diskoa kaleratu berri dute. Etxarri Aranazko kontzerturako sarrerak 6 eurotan eros daitezke, udalaren webgunean.