Hizketan

"Zelai berria ona izan behar da denondako: jokalari, entrenatzaile, mantenu langile eta zaleendako"

Maider Betelu Ganboa 2025eko azaroaren 13a

Etxarri Aranatz Kirol Elkarteko futbol koordinatzailea da Iosu Murgiondo, Aitor Salinasekin batera. 

Etxarri Aranatzek hamar futbol talde dauzka denboraldi honetan eta "gogotsu" hasi dute denboraldia. San Donaton belar artifiziala jartzeko lanak martxan daude eta horrek klubari "onura handia" ekarriko diola dio Murgiondok.