84 bikote ari dira lehian, palista onenak. "Eliteko palistek egutegian tarte bat uzten dute gure txapelketa jokatzeko. Oso gustura etortzen dira". Txapelketa Lakuntzan, Urdiainen eta Dorraon jokatzen ari da, Etxarri Aranazko frontoiko obrak direla eta. "Erraztasun guztiak eman dizkigute eta oso eskertuta gaude". Txapelketa ederra aurreikusten du. "Bikote oso potenteak dira".