Beraien festa ospatu aurretik, hiru ostegunetan txatarraz jantzi eta zigorra eskuan, plazan bildutako haur eta gazteen atzetik lasterka ibili ziren kintoak. Jendea berotu ondoren, gaztetxean afaltzera elkartu izan dira. Aurtengo kintada osatzen duten 42 kintoak astelehen gauean, otsailak 16, afaltzera elkartu ziren. Kintoak dira: Auritze Beltza Beristain, June Campos Jauregi, Julene Iraurgi Gorritxo, Sugaitz Bumiller Ormazabal, Itziar Tapie Beloki, Aritz Gorritxo Urzelai, Nahia Goikoetxea Agirre, Irati Aldasoro Garrido, Jokin Olarra Lasa, Saioa Irazoki Maiza, Lier Verdugo Goikoetxea, June Ormazabal Ijurra, Anne Viñau Ganboa, Janitz Zufiaurre Begiristain, Luzia Bergera Jaka, June Garziandia Mendinueta, Osane Nazabal Martinez de Albeniz, Lexuri Lazkoz Ruiz, Unai Jaka Erdozia, Ekain Nabarro Zabala, Iraia Amado Andueza, June Ganboa Martin, Izadi Erauskin San Martin, Inar Artola Unzilla, Markel Azpiazu Irigoien, Ivan Vicente Araña, Joritz Artieda Mendoza, Mattin Goñi Agirre, Aratz Lizarraga Goñi, Uxue Urbitarte Soutullo, Ekain Barandalla Irastorza, Unai Flores Araña, Oihan Gorriti Moreno, Iker Martinez Sanchez, Irati Loiarte Erauskin, Maialen Larraza Senar, Unai Razkin Uharte, Eki Errazkin Saizar, Aimar Azanza Bergera, Enaitz Carreño Goñi, Jon Mariñelarena Marañon eta Mohamed Najmi Makhlou. Baina kinto zaharrekin Tolosarako autobusa bete egin zuten.
Guztiak ere baserritarrez jantzita aterak ziren kalera astearte ihotean, otsailaren 17an. Eta buruan ttutturrue zuten, koloretako paperez edertutako txano konikoa.
Egun horretako kinto eskearen aurretik, ospakizuna finantzatzeko kinto eskea egin zuten abenduaren 31n. Kinto eskean trikitilaria eta panderojolea izan zituzten lagun. Autoak ere geldiarazi zituzten dirua eskatzeko, emaitzarekin pozik gelditu ziren kintoak. Dirua lortzeko ere txerrikume baten zozketarako txartelak bi eurotan saldu zituzten.
Aipatu bezala, kintoak ihoteetako antolakuntzan laguntzen dute. Baita Olentzeroren eta Mari Domingiren etorreran ere. Kasu horretan suziak piztuta herrian barnako bidea erakusten diete. Horretaz aparte, kintoek dantzakia dantzatzen dute San Kiriko, San Adrian eta Ama Birjinaren egunean. Kintoetako batzuk badakite dantza, beste batzuk ikasi beharra dute.