Etxarri Aranazko Sortzez Garbiaren kongregazioko mojen komentuaren kontrako erasoa egin zuten otsailaren 13ko goizaldean. Obrak seinaleztatzeko konoa erabilita, komentuko ateko sei kristaletatik hiru hautsi zituzten. Kintoetako batzuk izan ziren hori egin zutenak.
Abokatu Kristauen elkarteak salaketa formala aurkeztu du, gazteak Zigor Kodearen 263. artikuluaren araberako kalte-delitu baten erantzuleak akusatuz, eta 22.4 artikuluan jasotako erlijio-arrazoiengatiko diskriminazioaren astungarriarekin. Gainera, pintadak eta mojen komunitatearen kontrako xaxatzeak kritikatu dituzte. Elkarteak gertakaria "Nafarroan izandako beste eraso kristaufobotzat" jo du. Eta horrelako gertakarien aurrean irmo jokatzeko eskatu du.