Jon Erdozia eta Aritz Oiarbide prest daude martxoaren 21ean Osinalderen eta Pikabearen kontra Zumarragan jokatuko duten aizkora apusturako. Alde bakoitzak 20 kanerdiko erdibitu beharko ditu, eta 4.000 euro daude jokoan. "Ez dira 4.000 euroak. Apustuak beste motibazio bat du: irabaztearen harrotasuna".