Eskaerak egin menopausian eta klimaterioan osasun arreta jasotzeko

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Klimaterio Garaia taldeko kideak. UTZITAKOA

Osasun etxeetan eta ospitaleetan aurkezteko deialdia da egin dute Klimaterio Garaia taldeko kideek.

Klimaterio Garaia taldeko kideak Etxarri Aranatzen elkartu ziren apirilaren 18an, larunbatarekin. Topaketaren ondoren taldekideek dei egin dute menopausian eta klimaterioan osasun arreta jasotzeko eskaera sinatzeko. Eskaera eredua menstrualmentehablando.com/menopausia/ webgunean dago. Hura beteta, osasun etxeetan, ospitaleetan edo, instantzia orokor bidez, telematikoki aurkezteko deialdia egin dute. Klimaterio Garaia taldeko kideek adierazi dutenez, "erregistratutako eskaera bakoitzak erakusten du zer falta den, mina non dagoen eta zer jaso behar duen foru planak benetan baliagarria izateko".

Taldeak sustatuta, Nafarroako Parlamentuak mozioa onartu zuen otsailean. Haren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatu zion urtebeteko epean klimaterioari eta menopausiari arreta emateko foru plan integral bat onartzea eta, horrela, Foru Lege betetzea.

Larunbateko topaketaren ondoren, Klimaterio Garaia taldeko kideek adierazi zutenez, "gaur hemen eskatu duguna izan da ez diezaiotela garrantzia kendu gure eguneroko bizitza, atsedena, lana eta harremanak baldintzatzen dituen zerbaiti". Klimaterio Garaia taldekoek gaineratu zutenez, "informazioa jasotzea, lagunduta sentitzea eta tresnak izatea eskatzera gatoz, klimaterioa eta menopausia ahalik eta baldintza onenetan eta gure eskubideekiko errespetu osoz pasatzeko".