Futbol zelaitik ateratako lurra banatuko du udalak

Guaixe

San Donato futbol zelaia. ARTXIBOA

Interesa duten herritarrek udaletxean eskaera aurkez dezakete.

Etxarri Aranazko futbol zelaian egindako lanen ondoren, lurra gelditu zen. Udalak jakinarazi duenez, handik ateratako lurra interesa duten etxarriarren artean banatuko du. Lur horren zati bat eskuratu nahi duten herritarrek udal bulegoan eman dezakete izena azaroaren 4ra arte. Etxebizitza bakoitzeko gehienez 6 m³ lur emanen ditu udalak. Lurraren banaketa azaroaren 6an egingo da futbol zelaian, 09:00etatik 18:00etara. Lurraren karga Udalak egingo du, baina garraioa edo portea nahi izanez gero, zerbitzu horren kostua ordaindu beharko da.