Josu Igoa Lopez de Agileta aurrelari etxarriarra Argentinan eta Uruguayn jokatutako Euskal Pilota Txapelketetan eskuz Binakako txapeldunordea izan da, eta zilarrezko domina ekarri du bertatik. Egindakoarekin pozik, aurki Nafarroako Binakako Txapelketan murgilduko da Aaron Arbizurekin.