Hizketan

"Unetxoak edozein momentuan sor daitezke, baina erraldoien agurra berezia da"

Maider Betelu Ganboa 2025eko uztailaren 11

Euskalerria irratiko (FM98.3) Maialen Uharte Arano esatariarendako lan handiko egunak dira sanferminak.

Hala ere, festa giroari tartea egiten dio. Berarendako, unetxo berezia da erraldoien agurra. "Horrek kitzikatzen nau, eta iruditzen zait hori ere badirela sanferminak. Eta agurra horren polita denez, aurten saio berezia egingo dugu". Dupla, Zea Mays eta Sorotan Beleren kontzertuak ditu jomugan.