Larunbatean osatu zen Irañetako udala. Aritzmakur talde independenteko bost kideek erabaki zuten Juan Angel Beraza Gastesi alkate aukeratzea. Larunbateko bilkuran Migel Alfonso Itoiz Irigarai eta Itziar Armendariz Juango hartu zuten kargua. Udalbatza berriak legegintzaldiko lehen bilera asteartean egin zuen eta orduan hartu zuten euren kargua larunbatean egon ez ziren zinegotziak: Jose Manuel Lizarraga Mendinuetak eta Aitor Garmendia Arbillak.