Iluntzean Atxun Zarkoa erre aurretik, Irañetan ihoteak ospatuko dituzte otsailaren 1ean, larunbatean, egun osoa zehar. Duela 26 urte berreskuratu zituen Artxabal euskaral taldeak ihoteak. Segizio koloretsua osatzen dute: txuriz janzten dira, bizkarraldean koloretako zintak dituzte, gerriko gorria eta burua estaltzeko koloretako zintak dituzte txanoak daramate. Eguerdian ezkongabeen etxeetan ezpel adartxoz osatutako paxoak uzten dituzte, eta ondoren Atxun Zarkoa agertuko da. Amaiera tristea du urtero panpinak; aurten ere erreko dute. Animatzeko eta mozorrotzeko deia egin dute antolatzaileek.
2025eko Irañetako ihoteak
Otsailak 1 larunbata
10:00 Hamaiketakoa.
13:00 Ezkongabeei ezpelak jarri.
14:00 Haurren bazkaria.
14:30 Bazkaria.
18:00 Antxon Zarkuarekin kalejira.