Hizketan

"Mundu hau oso gustuko dut, asko, eta motorrean jarraituko dut"

Maider Betelu Ganboa 2025eko otsailaren 11

Irene Beraza irintarra Nafarroako cross country eta enducross txapelduna da 125 cc mailan.

Beraza Team taldean trebatzen da Markos Beraza osaba pilotuarekin. 5 urte zituela hasi zen motorrarekin eta oso argi du kirol honetan jarraituko duela.