Nafarroako Ateneoak Historiadun Nafarrak zikloa du. Haren bidez, Nafarroako emakume eta gizon ospetsuak ezagutarazi nahi dituzte. Eta Maria Ana Sanz Huarteren txanda izan zen larunbatean, maiatzaren 16an. Horretarako, Nafar Ateneoa antolatutako txango batean hainbat pertsona Irañetara etorri ziren. Sanz Hezkuntzan berrikuntzak sartzen aitzindaria izan zen. Gainera, neska-mutilen eta emakumezkoen eskubideak defendatu zituen. Horretaz guztiaz aparte, 1934an sortutako Nafar Ateneoko patronatuko kidea ere izan zen.
Irañetara etorritako ateneoko kideek Sanzen bizitzaren inguruan prest dagoen erakusketara bisita gidatua egin zuten. Omenduaren berri Floren Beraza Gastesik eman zien. Ondoren Iñaki Villanueva Ortegak egindako eskultura bisitatu zuten. Iñaki Arangoa Zia alkateak herrian barna gidatu zituen bisitariak. Jaso zituzten azalpenen artean zeuden, esaterako: Sanzen sortetxea zein zen, duela ehun urte eroritako frontoiko ezker paretak eragindako tragedia edo herriko zenbait etxeetako ateetan dauden ideogramak erakutsi zizkien, etxe jabearen jarduna adierazten duten irudiak dira. Herrian barnako bueltaren ondoren, bazkari eder batekin despeditu zuten bisita.