Irurtzungo abesbatzaren urteurren kontzertua

Guaixe 2016ko mai. 27a, 09:43

Larunbatean, 18:00etan, Irurtzungo Biaizpe frontoian Irurtzungo abesbatzak herri musikaz eta musika kultuz osatutako kontzertua eskainiko du, hainbat laguntzailerekin batera.

Irurtzungo abesbatzak 10 urte bete dituela eta urteurren kontzertu berezia eskainiko du. Abesbatza osatzen duten 40 kideekin batera emanaldian Orritz dantza taldeak, Irurtzungo musika eskolako gitarra eta txistu taldea, Berriobeitiko Ametza abesbatza, Galar Zendeako abesbatza, Marta Huarte sopranoa, Victor Castillejo tenorea eta Antonio Guerrero piano eta organo-jotzailea.

Abesbatza 2006an lanean hasi bazen ere, bere aurreneko kontzertua 2007ko garagarzaroaren 30ean eman zuen, elizan. Bi asmorekin sortu zen abesbatza, irurtzundarren artean abesbatza-musika sustatzea eta herriko eta ingurukoetako kantu zaletuak abesteko gozamenerako elkartzea. 18 kide hasi ziren. Lehen emanaldirako 35 ziren eta gaur egun 45 dira. Fermin Idareta Goldarazena da hasieratik zuzendaria eta bere esanetara 150 obrako errepertorio anitza ondu dute. Abesbatzak bere musika eskaintza Nafarroan barna egindako kontzertuetan, trukeetan, Nafarroako egunean, lehiaketetan, elkarlanetan eta abarretan entzuteko aukera izan da.

Egitaraua
Kantua Egilea
Xalbadorren heriotzean Xabier Lete
Salve Rociera Herrikoia
Aurresku Herrikoia
Axuri Beltza Herrikoia
A mi manera Frank Sinatra
Aleluya Leonard Cohen
Bésame mucho Consuelito Velazquez
Va pensiero (Nabucco) Giuseppe Verdi
Libiamo ne´ lieti calici (Traviata) Giuseppe Verdi
Aleluya (Mesias) G.F. Haendel