Foru-rockaren aurreneko urratsen dokumentalean irurtzundarrek lan egin dute

Guaixe 2016ko aza. 2a, 19:38
Garai hartako talde nafar bat.

Soñua, Oihuka eta Gor diskoetxeetan lanean eta hainbat taldeetan jotzen aritutakoa da Marino Goñi.  Nafarroako musika eszena aspaldi ezagutzen du eta ezagutza horretatik abiatuta Cortate el pelo, Nafarroako rocka 60. hamarkadan dokumentala. Ikus-entzunezko lana egiten Goñik bi irurtzundarren laguntza izan du: Xabier Unanua (argazkia eta edizioa) eta Jorge Cordon (grabazioa eta edizioa).

Lanaren helburua 60. hamarkadan Nafarroan sortutako musika mugimendua gaur egunera ekartzea da. Lana garaiko nafar taldeetako kideei eginiko elkarrizketen bitartez artikulatzen da. Musikariez gain, garai hartan komunikabideetan edota kontzertu aretoetan lan egiten zuten pertsonek eta bestelako musikazale espontaneoek osatzen dute gonbidatuen zerrenda.

Dokumentala ikuspuntu subjektibo batetik gidatua izan da eta hurrengo hamarkadetan Erresuma Zaharrean sortutako rock mugimenduarentzako oinarria izango zen belaunaldi baten balioa azpimarratzen saiatzen da. Dokumentalean Nafarroako hogei bat talde modernoren izenak ageri dira: Los Iruñako, Los Totem, Los Junior’s, Los Brek’s, Orquesta Oasis, Los Huesos, Los Jafans, The Zaras, Desertores S.L, Los Anakos, Los Rebeldes, Los Condes, Disco Expres egunkaria, Maria Ostiz eta abar.

Crowdfunding
Dokumentala egiteko diru-bilketa hasi dute Verkami plataformaren bidez. Azaroaren 12rako 3.700 euro eskuratu nahi dituzte.