Doktorearen esana: gustua nirea da, plazera zuena

Guaixe 2017ko mar. 10a, 10:45

Gaur, 20:30ean, Irurtzungo kultur etxean.

Detritus Teatrusek “gizonek galdu beharko ez luketen emakumeendako antzezlana” dakar Irurtzunera: Ovarios verdes fritos. Bakarrizketa eta performancearen arteko ikuskizun probokatibo, apurtzaile eta dibertigarria da. Antzezlanak erotismoa begirada fresko eta berritzaile baten ikuspuntutik erakusten du. Konplexuak alde batera utzita, plazera inork ez duela ematen dio, barruan daramagula.

Oholtzan aktore bakarra izanen da, Belen Nevado. Berak Mastur Batetu Solita Catalina doktorearen papera jokatuko du; identitate eta pisa galeretan aditua dena. Doktoreak txumino power revolution izeneko bere programa garatzeko gonbidapena eginen du. Mastur Batetu Solita Catalina doktorearen iritziz buru edo sabai energetikoa eraikitzeko hura landu beharrean oinarria jartzea garrantzitsuagoa da. Eta oinarri hori, doktorearen arabera, pelbis-zoru boteretsu bat da. Doktoreak, beraz, eszenatokitik pelbis-zoru boteretsua izateko bere programaren puntuak aletuko ditu.