Goienetxe hasteko, Arangoa despeditzeko

Guaixe 2017ko mar. 10a, 12:55

Larunbatean, 19:30ean, Irurtzungo Pikuxar euskal txokoan.

Emakumeari Buruzko Jardunaldien barruan biharko egitaraua prest dago. Lehenik, Garazi Goienetxe bakarlariak kontzertua eskainiko du. Goienetxek, gitarra lagun, berak sortutako kantuak eskainiko ditu. Youtube sare sozialean haren hainbat kanta entzuteko aukera dago eta zale mordoa ditu. Bakarlariak bere kantaldia despeditu ondoren, eskolako jangelan afaria izanen da eta haren buruan Lorena Arangoa clownaren saioa izanen da.