Pikuxar euskal txokoko kideak proiektu berria dute esku artean. Egun duten egoitza utzi eta erdialdean etxe bat erostea. Eraikin berrian elkarte bat eta taberna bat egin nahi dituzte. Horretarako bazkidetza kanpaina bete-betean dira. Dagoeneko 96 bazkide dira. Egitasmoaren berri eman eta hura gehiago zabaltzeko Aixita Pop Foundationek kantua egin dute. Oskar Alonsok sortu du musika eta hitzak, berriz, Nerea Baldak.
2017 aza 10 Irurtzun