Pikuxarrek aldaketa betean ospatu du urteurrena

Guaixe 2018ko eka. 12a, 14:24

Pikuxarreko bazkideen talde argazkia. UTZITAKIOA

Irurtzungo euskal txokoak, Pikuxarrek, 15. urteurrena ospatu zuen larunbatean. Bazkideak triki-poteoan aritu ziren eta ondoren haietako 40 bazkaltzera elkartu ziren. Arratsaldea borobiltzeko Boca Beats bikote bilbotarraren musika eta umore ikuskizunak giro ederra jarri zuen. Bazkide eguna Pikuxar eraikin berri batean bere aro berria proiektatu duenean ospatu da. Taberna eta elkartea hartuko dituen eraikineko lanak aurrera egiteko, Pikuxarrreko zuzendaritza bazkide gai berriekin bilerak egiten ari da azken asteetan.