Iratxo Botxa Txapelketa igandean erabakiko da

Guaixe 2018ko eka. 14a, 10:21

Ostiralean txapelketako finalerdiak hartuko ditu Iratxoko botxategiak eta, igandean, 19:30etik aurrera, final handiak

Botxa petanka antzeko joko tradizionala da, Irurtzungo Iratxo elkartean zaletasun handia duena. Aipatu elkartean Irurtzungo Trinitate festetan hasi zen jokatzen Iratxo Botxa Txapelketa. Sei hirukote lehiatzen aritu dira ordutik, ligaxkan. Ligaxkan, Edurne-Txutxurrin-Tere hirukotea lehen postuan sailkatu da, Tximeleta, Desesperados eta AHTrik ez taldeen aurretik. Horrela, ostiralean, 19:00etatik aurrera finalerdiak jokatuko dira. Lehen sailkatua hirugarren sailkatuaren kontra ariko da eta bigarren sailkatua laugarren sailkatuaren kontra. Igandean, 19:30etik aurrera, txapelketako final handiak. Bukaeran sari ematea izanen da.

Iratxo Botxa Txapelketa
Finalerdiak, ostiralean:
19:00: Edurne-Txutxurrin-Tere / Desesperados
20:15: Tximeleta / AHTrik ez

Finalak, igandean:
19:30: 3. eta 4. postuak
20:30: Final handia