Xotako neskak, Kopako txapeldunordeak

Guaixe 2019ko mai. 23a, 10:01

Emakumezkoen senior mailako Nafarroako Kopako finalean 4 eta 2 irabazi zion Olitek Irurtzungo taldeari

Igandean emakumezkoen senior mailako Nafarroako Kopako finala jokatu zuten Olitek eta Irurtzungo Xotak igandeak. Irurtzundarrek dena eman zuten eta kopa preziatua etxera eramateko aukerak izan zituzten, baina Olite taldekoek hobe asmatu zuten kontrako atean eta 4 eta 2 irabazi zieten irurtzundarrei.  

Ligan, emakumezkoen senior mailako areto futboleko lehen multzoko 1. fasea Canterak irabazi zuen (33 puntu) eta Xota bigarrena sailkatu zen (29 puntu). Ondoren, 2. faseari ekin zion talde irurtzundarrak eta txapelketa Olitek irabazi zuen (21 puntu). Xotako neskak bosgarrenak sailkatu ziren (3 puntu). Bigarren fase honetan ez ziren oso ongi ibili Xotakoak baina arantza atera zuten, emakumezkoen senior mailako Nafarroako Kopako finalerako sailkatu zirelako. Igandean jokatutako finalean ongi aritu zen Xota, baina ez zen nahikoa izan eta 4 eta 2 gailendu zen Olite, hori bai, ederki sufrituz. Dena den, denboraldi bikaina egin dute irurtzundarrek eta Kopako txapeldunorde dira. Olitek, aldiz, liga eta kopa irabazi ditu.

Gazte mailako mutilak, txapeldunak
Areto Futboleko Gazteen Ohorezko mailako 3. multzoan dabilen Xotak denboraldi bikaina egin du eta jardunaldi baten faltan liga irabazi du talde irurtzundarrak. Xota da lehena, 67 punturekin, eta San Juan A bigarrenari 3 puntu ateratzen dizkio (64). Asteburuan azken jardunaldia jokatuko da eta Xotak Eskoriatza hartuko du larunbatean etxean, Atakondoa pabilioian, 18:00etan. Galdu hala irabazi, zaleekin liga garaipena ospatzeko aukera ederra dute irurtzundarrek.