Pikuxarrek 16 urte bete ditu

Guaixe 2019ko mai. 25a, 10:04

Pikuxar euskal txokoa.

Eta gaur ospatuko du urtebetetzea euskal txokoak. 2003an zabaldutako egoitzatik beste batera aldatzeko  egitasmoa dute buruan bazkideek

Ospakizunak 13:30ean hasiko dira gaita-poteoarekin. Eztarriak garbitu ondoren mahaira eseriko dira Pikuxarreko bazkideak. Bazkaltzen ari diren bitartean Lorena Arangoa clown-ak emanaldia eskainiko die. Bazkalondo luzearen ondoren mahaitik jaso eta bazkideak San Martin kalea zeharkatu eta Barazki gunera joanen dira han Beietz taldearen kontzertua izanen dutelako ospakizuna ixteko.  

Pikuxarrek egoitza berria egiteko egitasmoa du esku artean. Harekin aurrera egin edo ez asteburuan erabakiko dute. Bozkatuko dutena da Lizarra kalean dagoen eraikina erosiko (Laboral Kutxa dagoena) eta han taberna eta elkartea egitea edo ez. Gaur egun 97 bazkide ditu Pikuxarrek.