"Arakilen antzerkizaletasun handia dago"

Guaixe 2019ko eka. 20a, 14:48

Amico Antzerki Konpainiaren kidea da Ihabarren bizi den Jon Barbarin. Igandean Amaia da hasiera Amicok sortu eta zuzendu duen ikuskizuna eginen dute Irurtzunen, 22:30ean, plazan. Orritzeko pertsonaiak, sorginak, dantzariak, Amaia gaztea eta beste aterako dira agertokira

Gainera, Arakilgo Antzerki Tailerra bukatu berri du, eta laster Ihabarkoarekin hasiko dira. Uztailean ere Erriberriko Antzerki Klasikoaren zikloan izanen da, jaialdiaren erresidentzia artistikoa lortu ondoren.