Solstiziorako ikuskizuna

Guaixe 2019ko ekainaren 22a

Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak, beste behin ere irurtzundarrak udako solstizioa ospatzera gonbidatu ditu. Oraingoan ikuskizun bat iragarri dute iganderako, 22:30ean. San Joan gaua ikuskizunarekin batera piztuko da sua Irurtzungo plazan.