Giza eskubideak oholtzan aztergai

Guaixe 2021ko api. 8a, 10:04

Igandean, apirilaren 11n, 19:00etan, 'Viejos mundos nuevos' antzezlana izanen da Irurtzungo kultur etxean. Lanean Itsaso Arenzana etxarriarrak parte hartzen du.

'Viejos mundos nuevos' antzezlana Giza Eskubideak Eszenara programaren barruan sortu zuen Ados teatroa konpainiak eta bazterkeria sufritzen duten zenbait kolektiboko erabiltzaileek, kasu honetan, Gizakia Helburu eta Mentala. Helburua giza eskubideei buruzko hausnarketa egitea da. Lanak edozein pertsonak aldatzen duen eskubideari buruz hitz egiten du. Parte hartzaileen artean Itsaso Arenzana etxarriarra dago. Otsailean Etxarrin emanaldia egin ondoren, 'Viejos mundos nuevos' Sakanara itzuliko da: igandean, apirilaren 11, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da.

 

Osasun neurriak direla eta,edukiera mugatua da. Sarrerek 6 euroko prezioa dute eta 948600412 edo 660419610 telefonoetan, kulturetxea@irurtzun.eus helbidean Edo lehiatilan ordu erdi lehenago eskura daitezke.

 

Erlazionatuak

Herrira oholtza gainera itzultzea

Erkuden Ruiz Barroso 2021 ots 02 Etxarri Aranatz

"Antzezlana nire aukera izan da"

Erkuden Ruiz Barroso 2020 ots 14 Etxarri Aranatz