Apirileko azken larunbatean Irurtzungo Iratxo elkarteak antolatzen duen Sakanako Ibilaldia zen egitekoa, baina pandemia dela eta, bigarren urtez jarraian ez zen mendi martxa ezagun eta jendetsurik izan. Hutsune hori bete nahian, ostiralean hasiko diren 2021eko Irurtzungo Mendi Jarduerak antolatu dituzte, eta Iratxoko mendi sekzioko arduradun Manolo Moreno Iribasek jardunaldiei buruzko azalpenak eman ditu. "Sakanako Ibilaldia bizirik dagoela" eta "pandemiagatik Plazaola bide berdeak izan duen gorakada ikaragarria izan dela" nabarmendu du Morenok.