Hizketan

"Zaleen beharra ere badugu; guztion artean atera behar dugu hau aurrera"

Maider Betelu Ganboa 2021eko maiatzaren 18a

Areto futboleko lehen mailako liga despeditzeko hiru jardunaldi geratzen dira, eta mailari eusteko borrokan partida oso garrantzitsuak ditu aurretik Osasuna Magna Xotak. Lesiotik osatu eta gero, kantxara itzuliko da Roberto Martil Fernandez taldeko kapitain irurtzundarra, une erabakigarri honetan bere taldearen alde ahal duen guztia egiteko prest.