david almazán prieto

"Ni zirkua sentitzen naiz"

Erkuden Ruiz Barroso 2021ko mai. 20a, 14:16
David Almazán Prieto 'Circo Dabitxi'.

Circo Dabitxiren atzean David Almazán Prieto dago.  Benicassimen jaioa Hego Ameriketan eta Europan zirkua ikasi ondoren, eta operazio basea Irurtzun da. Bi ikuskizun ditu martxan, baita zirku tailerrak egiten ditu ere

Irurtzunen bizi da David Amazán Prieto, eta iritsi zenean harrera oso ona izan zuela esan du Almazanek: herrira bizitzera malabarista oso on bat etorri zela esan zioten, eta etxera ezin sinistu joan zen. Berari buruz ari ziren hitz egiten.

Zerk ekarri zintuen Irurtzunera?
Kirol eta mendi teknikaria naiz, baina zirkua betidanik bertan egon den zerbait izan da. Txikitatik egiten dut malabareak eta abar. Orduan, 2007an ikasketekin jarraitzea erabaki nuen. Garai horretan Madrilen, Bartzelonan edo Iruñean zeuden eskolak, eta Iruñera etortzea erabaki nuen. Gero Hego Amerikan egon naiz, Europatik, penintsulako hainbat tokitan egon naiz ere, bi alaba ditut… Hamalau urte hauetan gauza asko gertatu dira, eta Irurtzunen bukatu dugu.

Nor da Dabitxi?
Dabitxi forma artistiko bat da. Nire jaioterrian Almazan deitzen ninduten klasean hiru David ginelako eta abizenagatik deitzen gintuzten. David oso gertuko pertsonek erabiltzen zuten. Iruñera iritsi nintzenean jendea David, Dabitxu, Dabitxi eta abar deitzen hasi zen eta gustatu zitzaidan. Nire izena da, baina ez nuen ordura arte erabili, eta deitzeko beste modu hori bitxia iruditu zitzaidan. Nire proiektuarekin hasi nintzenean Circo Dabitxi deitzea erabaki nuen.

Eta zer da Circo Dabitxi?
Circo Dabitxi ulertzen dut nire proiektuak aurrera eramateko plataforma bat bezala. Dabitxik konpainia desberdinetarako lan egiten du ere. Circo Dabitxiren emanaldiak bakarkakoak dira: Eta… Pepu? eta Makina eta biok, baina jende gehiagorekin ere egiten ditut ikuskizunak. Zirku tailerrak egiten ditut ere, esaterako aurreko astean Iruñean Bazen behin zirku bat tailerra eskaini genuen.

Zergatik zirkua?
2002an parte hartu nuen elkarte sozio kultural baten sorkuntzan treinta perols gaur egun martxan daogena. Bertan proiektuak egiten genituen. Institutuan ikasten nituen gauzak kolektiboan egiten genituen eta kolektiboan egindako gauzak irakasleei erakusten nizkien. Lau urte pasa nituen institutuan eta denetarik egin nuen. Garai horretan malabareak, zankuak, monozikloa eta abar egiten nituen. Gero garai horretan neskalaguna zenarekin beste kolektibo bat egin nuen eta hau ikuskizunetara bideratuta zegoen. Azoka mediebaletan aritzen ginen. Hasieratik deitzen ziguten eta urte horretan azoka pila bat egin genituen. Kale ikuskizunak egiten genituen.

Nola sortzen dituzu zure proiektuak?
Zirkua egiten dudanez, sortze prozesuak oso motelak dira. Publikoaren aurrean aurkeztu aurretik oso landuak egon behar dute. Musika erabiltzen dut, dantza ez baina espaziotik mugitzen naizela, mugimenduak sortzen ditut objektua kontuan hartuz… Objektuak dimentsio batzuk eskaintzen dizkit eta hori dena kontuan izan behar dut zerbait kontatzeko. Malabareak egiten ditudanean Pepun malabareak egiten ditut, baina arrazoi bat dago. Egongo da jendeak ez duena ulertzen, baina beste batzuk bai ikusiko dute mugimendu guztien arrazoiak. Adibidez eskailera batean egiten ditudan orekak giza antena baten papera egiteko dira.

Istorio bat dute atzean.
Zirkuak arte diziplina desberdinak lantzen ditu ikuskizun bakar batean. Musiak interpretatu dezakezu, dantza berdina akrobazia bidez, mugimenduaren bidez… Zirkuan teknika desberdinak lantzen dituen eta abar. Ni zirkua sentitzen naiz. Nire gai nagusia malabareak dira eta oreka, objektuenak eta obektuekin. Gero ere akrobazia egiten dut. Ez dut serie bat eigten bestela akrobazia ikuskizun bat izango zen. Gero ere ilusionismo edo magia zenbakitxo bat egiten dut. Gustatzen zait… pailazoa ez noa sudurrarekin baina erridikulura doan pertsonai bat da. Zer desberdintasun dago zu eta pertsonaiaren artean? Batzuetan asko eta beste batzuetan gutxi. Horrekin jolasten dut ere. Agertokian egiten ez dudan gauza bakarra airekoak dira: trapezioa, telak…

Zertan inspiratu zara?
Azkenean, ikusten ditugun istorioak dira edo nik sentitzen istorioak dira. Haurrendako zirku bezala iragartzen naute, orduan jendea joaten da zirku ikuskizun bat ikustera eta ez dakit jendea zer puntutaraino gelditzen den istorioarekin. Baina Pepuk arauei buruz hitz egiten du, ikuskizun antisistema bat da. Telefonoa ezin dela erabili esaten dute, eta bost minututan telefonoa erabiltzen ari da. Arauak dudan jartzen ditu. Batzuetan hainbeste arau… Eta Makina eta biok makinek zer puntutaraino laguntzen diguten planteatzen dut. Benetan gure bizitza edo langileen bizitza lagundu duen edo ez. Ari gara beti gure artean kritikatzen eta nola egin dezakegun gauzak hobe. Aurreko asteburuan Peraltan eta Urretxun aritu nintzen eta Peraltako teknikariak esan zidan argiteri diseinua gaizki zegoela. Ez zekien zergatik erabiltzen dudan nik argi horiek.

Zerk bereizten zaitu?
Ni ez naiz dagoen artistarik hoberena, eta ez dut izan nahi. Uste dut hori lortzeko gauza asko utzi behar dituzula bidean eta % 100 honetan lan egiten. Nik ezin dut denbora guztia honi dedikatu, baina egiten dudanarekin pozik nago. Eta bereizgarritasuna da nik objektu asko erabiltzen ditudala: pilotak, aroak, raketak, diaboloa, hortz zepilloak… eta orduan jo nuen egiten ez ziren gauzak aurkeztera. Raketekin hasi nintzen. 2012an hasi nintzen prestatzen eta 2016 urtean aurkeztu nuen lehenengo ikuskizuna raketekin. Aroak da gehien erabili dudan elementua, baina barrualdean erabili behar dituzu.

Nola ikusten duzu sektorea?
Oso zaila izaten ari da. Nafarroako ogibide kideak ditut utzi dutela; zirkua maila altu batean egiten zuten lauzpabost pertsonak, eta batek jaranaria banatzen hasi da eta istripu bat izan du, beste batzuek beharra ikusita eraikuntzan lanean hasi behar izan dute… ni mantentzen naiz nire bikotekideak lan ona duelako. Berak egiten duenarekin aurrera egiteko aukera ematen digu. Kanpoan ez nagoen denbora hori etxean nago. Nire irabaziez bizi beharko banu… ez nuke iraungo.

Antzoki Sarearen zirkuituan sartu zara, horrek langundu dizu?
Nahiko anbiguoa da. Oso eskertua eta pozik nago sarean egoteagatik, baina niri ez dit ezer konpontzen. Badira konpainia batzuk zortzi emanaldi eraman dituztenak eta beste batzuk, nire kasua bezala baino gehiago daude, bakarra egingo duguna. Urtarriletik emanaldiak egin gabe daramatzat. Satrustegin izan zen.

Eta nola ikusten duzu uda?
Momentu honetan ez daude programarik, ez daude zirkuiturik… Kontratatzen dutenen batzuk dira eta gero erabakitzen dutenak beste batzuke ta batzuk eta besteak azkenean ez da ezer egiten. Laguntza gehiago egon beharko dute. Gurea ez da makina bat gelditu daitekeena lau hilabete eta gero botoi bati eman eta berriz lanean hasi. Gero emanaldi bat egin ahal izateko, hiru hilabetez entrenatzen eta entseatzen egon behar naiz. Asteburu honetan beldurra izan nuen. Makinaren emanaldia egin nuen azken aldia azaroan izan zen. Sei hilabete pasa dira publiarekin harremana izan gabe. Oso pozik nengoen bi data horiek izateagatik, baina beste aldetik agobiatuta nengoen ez nengoelako lan dinamika horretan sartuta eta iruditzen zait ezin dudala ahal dudan guztia ematea; ni naizena erakustea. Nire herrian ikusten dut zer nolako programak egiten dituzten eta gobernutik ere zer nolako sustapena duten. Valentziako kultur institututik ikuskizun propioak egiteko kontratatzen ari dira.

Pedagogia behar da?
Kultura falta eta sektorearen indar falta da. Autodistribuidorak gara. Guk lan guztiak egiten ditugu. Malabareak bakarrik egingo banitu…

Proiektu berriak dituzu buruan?
Ideiak asko daude. Duela hamar urteko ideiak ditut oraindik ez ditudanak atera. Prozesu oso motelak dira. Gero beste batzuk nik konpainia bezala nik egin dezakedana nire kontutik beste konpainiekin alderatuta bi urtetan egiten dutena nik bost urtetan egin dut. Makinak indar handia hartu du beste toki batzuetarako egina dagoelako. Beste konpainia batzuk urtero ateratzen dute ikuskizun bat.

Zein da zirku kultura Nafarroan?
Guztion ardura da. Alde batetik artistena. Jendeak jakin dezala hemen gaudela. Makinaren ikuskizuna Frantzian eta Italian estreinatu dut, Catalunyako eta Sevillako jaialditan parte hartu dut. Sevillan lehenengoa aldia zen nafar konpainia batek parte hartzen zuela. Ez dut uste askoz gehiago daudenik hrorelakoetan egon direnak. Orduan, jakitaraztea. Pailazoarena egiten dutela. Estereotipoek hori egiten dute.

Estereotipo asko daude.
Zirkua egiten duten iragarpenak ikusi ditut eta pena ematen didate. Zu ari zara izenaz zure produktua saltzeko. Nik ez dut esaten magia egiten dudala, gero magia efektua sartzen ditudan arte. Ni ez naiz magoa. Baina ez dut magia egiten. Zirkua erabiltzen dut ere ez naizelako aktorea, ez da antzezlan bat. Batzuetan antzerkia sartzen dut. Baina zirku ikuskizun bat da: malabareak, orekak, pailazoarenak egiten ditut… Eta gero institutuzioen lana dago ere. Ikastaroak eman nituen kiroldegi batean eta oraindik nik proposatutako metodoarekin jarraitzen dute. Nire arazoa hemen euskara da. Igeriketa ikastaroak egin ditut euskaraz, baina zirku tailer bat egiteko eskatzen didate. Hori da nire arazorik handiena.