Nafarroako eraldaketa digitalerako motorra, Dinabide. Hala izendatu du Club de Marketing erakundeak ostegunerako Dinabidera antolatu duen bisita. Haren bidez, 4.0 teknologiak ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izanen dute bisitariek. Horrela, gailu berriek enpresei eskaintzen dizkieten aukerak bertatik bertara ezagutzeko aukera izanen dute. Bi ordu iraunen duen bisitan fabrikazio gehigarrizko makinak, eskanerrak, errealitate birtuala eta areagotua eta kolaborazio errobotak ezagutzeko aukera izanen da. Gainera, adibide praktikoen bidez, sektoreendako eta enpresendako balio dezaketen aplikazio zehatzak ikusiko ditugu, adibide praktikoekin. Gainera, bisitariek Dinabideko elkarlanerako gunea edo coworkinga, prestakuntza gela eta bilera gela ezagutuko dituzte.