Egoitz Carrion

"Unai Lasok bere prestakuntza fisikoa egiteko gertutasun hori behar du"

Maider Betelu Ganboa 2022ko ots. 10a, 12:30

Unai Laso pilotariak zeresan handia eman du azken urtean. Baikorekin berritu ez, afizonatuen mailara jaitsi, afizionatuetan guztia irabazi eta atzera ere profesionaletara igo zen. Prozesu honetan guztian Egoitz Carrion Ninatanta prestatzaile irurtzundarraren laguntza izan zuen.

Modako pilotariaren arrakastaren arduradunetako bat da Carrion. "Nigan konfiantza izan zuen, nik berarengan konfiantza handia dut eta elkarren artean sortutako lotura handia da. Alde horretatik ni bere arrakastaren parte sentitzen naiz, beste jende askorekin batera, haiek ere asko lagundu baitiote, arrakastaren ardura nagusia berea dela argi dagoen arren" dio Egoitz Carrionek.

Erlazionatuak