Larraun ibaiko bazterrak garbitzeko auzolana

Guaixe 2022ko api. 14a, 09:06

Jendea Larraun ubelde bazterretik paseatzen. ARTXIBOA

Larunbatean, 09:00etan. Biribilgune ondoko merenderoan jarri dute hitzordua herriko elkarteek eta udalak.

Abenduaren 10ean uholdeak izan ziren Sakanan. Larraun ubeldearen emaria ere izugarri handitu eta gainezka egin zuen. Ondoren ibai bazterrak zikinkeriaz beteta gelditu dira. Horrek kezka sortu zuen hainbaten artean eta kezka horretatik sortu da ubelde bazterrak garbitzeko auzolana. Herriko elkarteek, Erga Larreak, Pikuxar, Iratxo eta Larrazpik antolatu dute, Irurtzungo Udalaren laguntzarekin. Zikinkeriaren garbiketan parte hartu nahi dutenek, larunbatean, 09:00etan, biribilgune ondoko merenderoan dute hitzordua. Antolatzaileek parte hartzaileei eskatu diete eskularruak eta lanerako arropa eramateko. Auzolana despeditzean parte hartzaile guztiendako hamaiketakoa egonen da.