Ekitaldian Nafarroako eta Euskal Herriko Mendi Federazioek idazki bat sinatuko dute, entitate bakar gisa lan egiteko abiapuntua izango dena. "Hemen herri bat dago, lurralde bat, eta denok batera lan egiteko borondatea" dio mendizale irurtzundarrak, igandean Beriainen biltzearen garrantzia azpimarratuz.