Murugarren eta Alegre mus txapeldunak

Guaixe 2023ko ots. 15a, 09:03

Felix Urra Mariñelarena Mus Sariketako finala larunbatean jokatu zen.

Euskal Herriko Mus Txapelketara sailkatzeko Irurtzunen Felix Urra Mariñelarena Mus Saria antolatu dute. Sariketak bi kanporaketa izan zituen eta bakoitzeko bikote onenak finalerako sailkatu ziren. Lau bikoteek kartekin duten abilezia neurtu zuten Pikuxar euskal txokoan larunbatean. Kartak banatuta eta tantoak zenbatuta, Felix Urra Mariñelarena Mus Saria Eduardo Murugarren eta Iosu Alegrerendako izan zen. Finalean Amaia Maiduit eta Partrizia Baldari irabazi zieten. Kontsolazio finalean, berriz, Jose Antonio eta Alberto Maestre izan ziren nagusi eta haiek eskuratu zuten hirugarren postua. Laugarren postuan, berriz, Txiki Iriarte eta Manolo Moreno bikotea gelditu zen. Sariketarekin omendutakoaren ilobek, Haizea Urrak eta Enara Urrak, banatu zituzten sariak. 

Urraren oroimenez eta haren izen-abizenekin antolatutako lehen sariketan 48 muslarik parte hartu zuten. Urrak hainbestetan antolatu zuen Euskal Herriko Mus Txapelketako Nafarroako kanporaketarako sailkatu dira aipatutako lau bikoteak.