Mendia

Sakanako Ibilaldi lainotsua

Guaixe 2023ko mai. 4a, 13:30

1.289 mendizalek osatu zuten Iratxo taldeak antolatutako 32. Sakanako Ibilaldia-III. Ochoa de Olza Memoriala

Lainotsu esnatu zen larunbata Sakanan. Mendian ibiltzeko eguraldi aproposa zen, freskoa, baina traba bat jartzearren, 32. Sakanako Ibilaldia-III. Ochoa de Olza Memorialan parte hartu zuten 1.289 mendizaleek ezin izan zuten paisaiez behar bezala gozatu. Uharte Arakilgo eta Madozko hornidura gunean eskaini zuten salda oso ongi etorria izan zen. 

Iratxok antolatutako mendi martxan izena eman zuten 1.340 mendizaleetatik gehienek, 656k, Ibilaldi Motza aukeratu zuten (25,5 km, Itxasperri, Madotz, Larrazpil eta Trinitatea) aukeratu zuten. Beriain, San Migel eta Trinitatea lotzen duen ibilaldi luzerako (54 km) 444 mendizale zeuden izena emanda. Azkenik, Ibilbide Txikia (Trinitatea, Latasa, Irurtzungo itzulia) 240 mendizalek aukeratu zuten, etxeko txikienekin.