'Mikel Arregi Marin. Oroimen erregistroak' liburuaren aurkezpena

Guaixe 2024ko ots. 19a, 08:15

Otsailaren 22an, osteguna, Lera-Ikergunea Antropologia Taldearen lanaren aurkezpena izanen da, Irurtzungo Pikuxarren.

Antropologo talde bat biltzen zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko Lera ikerguneak Nafarroa izan ziren motibazio politkoko indarkeria kasuak aztertu zituen, eta lan hari segida eman dio Lera-Ikergunea Antropologia Taldeak. Ikertutako kasuen artean Mikel Arregi Marin lakuntzarrarena dago; gizarte antropologikotik ikusita ikertu dute kasua eta horren emaitza Mikel Arregi Marin. Oroimen erregistroak liburuan bildu dute. Otsailaren 22an, osteguna, 18:30ean, Pikuxarreko ganbaran Kepa Fernandez de Larrinoa eta Txuri Ollo Gorriti taldeko kideek liburuaren aurkezpena eginen dute.