Martxoaren 8arekin Irurtzungo Emakume Taldeak Emakumeari Buruzko Jardunaldiak antolatu izan ditu urtera, eta aurten 31. edizioa izanen da. Hilabetean zehar, martxoaren 1etik 16ra, emakumeari lotutako zenbait ekimen antolatu dituzte, Irurtzungo Udalaren eta Kultur Kontseiluaren laguntzarekin. Otsailaren 24an autodefentsa feminista ikastaroa izan zen.
Bestetik, emakumeen egunaren harira Irurtzungo Emakume Taldeak kultura feminista sustatzeko liburu bat, abesti bat eta film bat proposatu ditu; Marjane Satrapi: Mujer vida libertad liburua, Gata Catanaren Lisistrata abestia eta En el nombre de ellas: El caso Kote Cabezudo film dokumentala.
Irurtzungo Emakume Taldearen XXXI. Emakumeari buruzko jardunaldietako egitaraua
Martxoaren 1etik 31ra
Irurtzungo pintura tailerraren erakusketa, La Tahona eta Pikuxarren.
Martxoak 3 igandea
16:00, kultur etxean
Eguneroko indarkeria matxistak: hausnarketa eta Mirentxuren eta Estheren eskutik clown emanaldia.
18:30, kultur etxea
Kuku ezkutuan dauden emakumeak familiarteko ikuskizuna, euskaraz.
Martxoak 6 asteazkena
18:00, Foru plazan
Zinemara ateraldia.
Martxoak 8 ostirala
19:00, Foru plazan
Isilarazi matxismoa elkarretaratzea. Ondoren, poteoa.
Martxoak 10 igandea
19:00, Bi Aizpe frontoian
Mainaimikirri ipuin musikala Haize Berriak Bandarekin, Eva Azpilikueta aktorearekin eta Dantzarima dantza taldearekin. Sarrerak: 0 eta 3 urte, doan; 3 eta 14 urte, 6 euro; gainontzekoak, 8 euro.
Martxoak 16 larunbata
18:00, Pikuxarreko Ganbaran
Nire hegoak eta biok ipuin kontalaria, Pikuxarrek antolatuta. Emakumeari buruzko XXXI. Jardunaldien barruan.
21:30, Pikuxarren
Afaria eta antzerkia.