Irurtzungo herrigunea oinezkoen eremu izanen da

Guaixe 2026ko martxoaren 16a

Ibilgailuek sarbide mugatua izatea erabaki dute irurtzundarrek. Lan hori da Irurtzungo Udalaren aurtengo aurrekontuan jasotako inbertsio handiena (471.000 euro). 

Irurtzungo Udalak herrigunearen urbanizazio berria eginen du aurten. Egitasmoak Amaia, Ardubil, Lizarra eta Ugaldeta kaleei eta Foru plazari eragiten dio. Proiektua erabat zehaztu aurretik, udalak irurtzundarrek iritzia jakin nahi zuten eta horretarako herri galdeketa antolatu zuen atzo, martxoak 15. Herritarrek eremu berrituan motordun ibilgailuek zein presentzia izan behar zuten erabaki behar zuten. 

Herri galdeketan 383 irurtzundarrek parte hartu zuten, erroldaren %24. Boto emaileen %88,8k (340 boto) herrigunea oinezkoendako gune bihurtzearen alde egin zuten. Erabaki horrekin, eremu horretara baimendutako ibilgailuek sarbide mugatua izanen dute. Bestea aukera, espazioa oinezkoendako lehentasuna duen gune bihurtzea zen, norabide bakarrean eta abiadura txikian ibilgailuen sarrera librearekin. Aukera horren alde botonen %9,4k (36 boto) egin zuen. Gainera, jasotakoen %1,8 (7 boto) txuriak izan ziren. Udalak parte hartu zuten guztiei eskerrak eman die. 

Erlazionatuak