Hizketan

"Ezin duguna da denboraldi guztian negar egiten egon. Duguna dugu, eta guztiok gure %150 eman beharko dugu"

Maider Betelu Ganboa

Magna Xotako bigarren entrenatzaile Roberto Martilek Xotan bizitako une gogorrak izan ditu hizpide. "Egunotan "bizirik gaude" esaten dugu. Duela aste batzuk ez geunden bizirik". Taldea egora zailean dagoela aitortu du, "baina denboraldia hasteko gogoz geunden. Dugun guztia emango dugu". Jasotako babesa bihotzez eskertu du, "gure jendeak Xotarekiko sentimendu handia du, lagundu nahi du".