Garilak 16, Karmengo ama birjinaren eguna, eta Iturmendiko festak hari eskainita daude. Ostegunean, uztailaren 14an, botako dute festei hasiera emanen dien txupinazoa, eta astelehena bitartean zer ospatu egonen da. Ostegunean Iturmendiko Gazte Eguna ospatuko dute ere.
Iturmendiko festen egitaraua
Garilak 14, osteguna
Gazte eguna
- 10:30 Altxorraren bila, Ximona gaztetxeak antolatuta.
- 12:00 Ximona gaztetxearen etxajua eta zurrakapote brindisa.
- 12:15 Goi tentsioko linearen aurkako kontzentra, Ximona gaztetxeak deituta.
- 19:00 Txupinazoa.
- 19:15 Euskal dantzak herriko dantzarien eskutik.
- 20:00 Auzatea Ximona Gaztetxearen eskutik, plazan.
Euskaraldiaren aldeko Hitzez ekiteko garaia photocall-a, plazan. - 20:30 Mozkor jolasak.
- 22:00 Herri afaria, Ximona Gaztetxeak antolatuta, frontoian.
- 00:00 Kontzertuak: Haizkan eta Deserrite taldeak, gaztetxean.
Garilak 15, ostirala
Karmen bezpera eguna
- 11:30 Hegazti harraparien ikuskizuna, herriko plazan.
- 13:00 Auzatea Aritzaga elkartearen eskutik, plazan.
- 17:30 Kadeteen mailako III. Iturmendi Saria txirrindularitza lasterketa, Burunda Txirrindularitza Taldeak antolatuta.
- 19:30 Auzatea Aritzaga elkartearen eskutik trikitilariak girotua, plazan.
- 21:45 Zezensuzkoa.
- 22:00 Herri afaria Aitzkozar elkarteak antolatuta.
- 00:00 Gozategi taldearen kontzertua.
- 01:30-02:30 DJ Serguey.
Garilak 16, larunbata
Karmen eta haurren eguna
- 12:00 Karmen ama birjinaren omenezko meza.
- 12:00 Haurrendako jokoak eta puzgarriak, frontoian.
- 13:00 Auzatea, plazan.
- 13:00 Oihuarima dantza taldearen emanaldia.
- 17:00 Haurrendako jokoak eta puzgarriak, frontoian.
- 18:15 Haurrendako ginkana, plazan.
- 20:00 Auzatea Ximona gaztetxearen eskutik, plazan.
- 20:00-22:00 Trikidantz taldearen musika emanaldia.
- 20:15 Herriko haurrendako bonba japoniarrak.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 00:00-03:30 Trikidantza taldearen musika emanaldia.
Garilak 17, igandea
Jubilatuen eguna
- 10:30 Herriko jubilatuen omenezko meza.
- 11:15 Herriko txistulariekin kalejira.
- 12:15 Iturmendiko zortzikoaren dantzaldia.
- 12:30 Auzatea Santa Marina elkartearen eskutik, plazan.
- 14:30 Kalderete txapelketa.
Oharra: Kuadrilla bakoitzak bere kamiseta jantzi dezala. - 18:00 Eztanda txarangarekin kalejira herrian zehar.
- 20:00 Auzatea Santa Marina elkartearen eskutik, plazan.
Puntu Morea, plazan. - 20:00-21:30 Puro Relajo taldearen kontzertua.
- 22:00 Zezensuzkoa.
- 00:00-03:30 DJ Bull.
Garilak 18, astelehena
Santa Marina eguna
- 10:00 Santa Marinako erromeria iragartzen duen suziria.
- 12:00 Meza, Santa Marina ermitan.
- 12:45 Ardo tazikak herriko trikitilariek girotua.
- 14:00 Bakoitza bere lekuan bazkaltzera.
- 18:00 Herriko trikitilariekin dantzaldia, Santa Marinako plazan.
- 19:00 Auzatea Burunda ehiza barrutiaren eskutik, herriko trikitilariek girotua, San Pedron.
- 20:00 Elektrokela Elektrotxaragarekin kalejira.
- 22:00 Ajoarriero herri afaria.
- 00:00 Su artifizialak eta jai bukaerako traka.
- 00:00-03:30 DJ Serguey.