Deserrite eta Haizkan taldeak gazte egunean

Guaixe 2022ko uzt. 11a, 14:38

Deserrite taldea. ARTXIBOA

Burundako bi taldeen emanaldia izanen da ostegunean, uztailaren 14an, Iturmendiko festen lehenengo egunean. 

Duela urtebete inguru sortu zuten Deserrite taldea.. Jesus Palop abeslaria altsasuarrak, Gaizka Okaña gitarra jole urdiaindarrak, Hodei Alegre bateria jole altsasuarrak, Luken Goikoetxea baxu jole bakaikuarrak eta Iñaki Gasco gitarra jole altsasuarrak osatzen dute taldea. Rock and roll-aren inguruan mugitzen dira. Haizkan taldea ere duela urte bat inguru sortu zuten Urdiainen. Euken Perez bateria joleak, Haritz Goikoetxea baxu joleak eta Gaizka Lanas gitarra joleak eta abeslariak sortu dute Haizkan taldea eta dagoeneko lehenengo EPa kaleratu dute: Etsi. Uztailaren 14an, osteguna, 00:00etatik aurrera bi taldeek kontzertua emanen dute Iturmendiko festetako Gazte Egunean, Ximonena gaztetxean. 

Erlazionatuak

Urdiaingo lokaletik

Erkuden Ruiz Barroso 2022 mai 24 Urdiain