Aurtengoa ez da urte erraza izan Josu Etxeberria Azpilikueta txirrindulariarendako. Ekainaren 4an erorikoa izan zuen Ronde d l´Oisen eta lau orno apurtu zituen, baina sekulako lana eginez, irailean Luxemburgeko Itzulian parte hartu zuen. "Mugitzen hasi nintzen, egunero helburu bat jarrita. Eta gorputzak ongi erantzun zuen" azaldu du iturmendiarrak. 2023rako konfiantzarekin dago, gogotsu, txirrindularitzan beste pauso bat emateko prest.