Plazan, jolas parkearen hegoaldean, ura jasotzeko sareta jarri dute. Estafeta kalean estolda berriak egin dituzte. Gainera, errepidearen bi aldeetan bi estolda luze jarri dituzte. Iparraldean 27 eta 14 m-ko bi estolda egin dituzte eta hegoaldekoak 27 m ditu. Haien zabalerak 30 eta 50 cm-ko artekoak dira. Horiek jasotzen duen eta errepide azpitik pasatzen den hodia zabalagoa da orain. Eta errepidearen iparraldean dauden etxeetako espaloian, errepideari eusten dion hormaren ondoan, 20 metroko luzera duen sareta jarri dute euri ura jasotzeko.