Izurdiagako Kontzejuak Construcciones Arbelaize SM enpresari eman zizkion bere egoitza zaharberritzeko lanak. Kontzeju etxeko beheko solairuan porlana zabaldu eta haren gainean baldosak jarri dituzte langileek. Gainera, pipiak jotako zutabeak ordezkatu dituzte. Lan horien truke Izurdiagako Kontzejuak 45.383,08 euro (BEZ barne) ordainduko dizkio eraikuntza enpresari. Kontzejuak Nafarroako Gobernuaren Toki Inbertsioen Planeko dirulaguntza izanen du lana egiteko. Orain margotze lanak egiten ari dira.