Irurtzungo hiri ihoteko ospakizunean denetariko mozorroak ikusi ziren. Eguerdirako mozorrotuak kaleez jabetu ziren eta bazkaldu ondoren, inauteriaren kolorea, irudimena, soinua eta giroa herrian barna zabaldu zuten, kalejiran. Plazan segitu zuen ospakizunak.