Txatarrak etxean gelditu ziren larunbatean, mozorro festari txanda emateko. Plaza mozorroen bilgune bihurtu zen eguerdian, eta bazkaltzeko garaia iritsi bitartean irudimen pasarela gisa funtzionatu zuen. Iluntzean mozorro lehiaketa hartu zuen plazako estalpeak atzera ere. Mozorro parrandak luze jo zuen.