Sakanan dauden Gure Esku mugimenduko taldeen koordinazio taldea da Sakanako Gure Esku. 2014ko giza katearekin hasi zen zen lanean, eta harrez geroztik Gure Eskuk bultzatutako ekimenak sustatu ditu. 2017ko ekainaren 18an, Sakanako bederatzi herritan egin ziren galdeketak koordinatu zituen Sakanako Gure Eskuk. 2020, Berain mendia argiztatzeko ekimena eta erreferendumaren aldeko sinadura bilketa erraldoia sustatuko ditu.