1. Zergatik eman duzue izena ikastaroan?
Francis Irigoien: Urdingo eskueria mantentzeko, eta hikako hizkeria goguatzeko eta lantzeko. Eskua abeatsa duku hemen, eta ahaleina in ber da ez galtzeko.
Imanol Etxarri: Ne adineko gaztiok Urdingo eskueria ibiltzen du, bea haurrak ez, ez takiei hemengo hizkera hitza iten. Pena haundia ematen dua. Nik ondo ikas nahi dot gio ondorenguei ber dan bekela yakusteko.
F.I.: Nik re seme-alabairi trasmititu nahi diat. Etxien hemengo eskueria iten du gahienbat, bea seme-alabak ikastola faten dia eta halako nahasketa bat iten dai batuekin.
2. Orduan, haurrek batura jotzen dute, Urdiaingo hizkerara baino?
F.I.: Askok zuzenien erdeaz iten dai. Lastima.
I.E.: Ez inda re, hitza iten jakinko balai behintzat, haunditzien igual aldatuko likei jarreria. Bea txikitati ez padakiei hemengo eskuraz hizketan eta ez padai ikasten, gio ezinko dai, nahi izanda re.
3. Zenbat pertsona ari zarete ikastaroan parte hartzen?
F.I.: Normalien zortzin bat faten ga. Adin guztitako jendia, eta hoi oso ona da. Ni naiz zaharrena eta gaztenak 15 urte dukatzi. Eskueria ikastez aparte harremanak sortzeko re balio dau ikastaruek.
4. Nolakoak izaten dira klaseak?
I.E.: Atal desberdinak izaten tuei. Hasteko, gramatika pixkat ibiltzen du. Irakasliek orri bat ematen giau hainbat esaldikin. Guk aditz zuzenakin osatu berko tu esaldiek. Gio bideuek re patzen giau.
F.I.: Bideotan Urdingo adineko jendia atatzen da. Lehenoko kontuek kontatzen tuei, Urdingo eskuaz. Motzak bezain politak izaten dia.
I.E.: Oso inteesgarriek dia bideuek, protagonistak Urdingo eskueria ibiltzen dailako, eta herriko kulturaz eta folkloriez hitz iten dailako. Herria hobeto ezautzeko aukeria ematen dezu.
5. Horretaz aparte, zer ikasi duzue orain arte?
F.I.: Hikan hizketan ahaleintzen ga. Jokuen bidez praktikatzen du. Gauzak ikasten gaitzan sensaziyua duku, hau da, klasiek baliagarriek zaizkigula.
I.E.: Urdinen bado ehiztari talde bat hikan iten dena. Hain artien hola iten dai, bea gainontzekuekin ez. Are gahio, ehiztari bati aituik dukat etxien, aitakin, ez tela hikan iten, bea basuen bai. Bitxia da. Dana ohitura kontua da. Eta polita litzake danok hikan iteko ohitura ibiltzia.
6. Hiztegia ere ariko zarete aberasten.
F.I.: Bai. Hemen bade hitz bereziek. Adibidez, baserri munduen ibiltzen dianak. Gaztiek ez tuei hoiek ezautzen, ez tueilako sekula ibili. Jateko batzuk re beste izen bat hartzen dai: txindilak, kaixak, ailubiek.......
I.E.: Animaliain kasuen re badia adibidiek: atxintanpurruek, kunkuna, uhaxa, imirrimaua, atxitamustaia (pinpinlinpausa).....
7. Baduzue mintzakide taldea sortzeko asmorik?
I.E.: Ez tu pensatu, bea batek daki. Guai Urdinen ohitura txiki bat sortu da, ostialeko poteuen txapelia yatekua. Igual, hurrengo batien hiketan hitza iteko ohitura sortuko da. Txapelia eta hika. Ez litzake txarra izanko. Egia esan, ikastarotik atata, ikasitakua praktikan patzeko goguekin yoten ga. Ahal dan guztitan aditz berriek ibiltzen ahaleintzen ga.
8. Urdiaingo euskara ikasten zaila al da?
F.I.: Aditz batzuk ez tia errazak. Hortaz aparte, hikaz hitza itia kosta iten da, ohitueik ez gelako.
I.E.: Difentia da bea ahaleintze kontua da. Guai, hikan iten hasi naiz anaiekin eta lagun onaikin. Pixkanaka fan berra do. Espeo dot hemendik urte batia danokin hiketan itia.
9. Nolako irakaslea da Aitor Irigoien?
F.I.: Harritu in dua, oniako. Presona bekela bai, bea maisu bekela ez nen ezautzen, eta egia esan, gauzak oso ondo yakusten tu. Urte asko diatzi AEKn. Danok gaitza oso gustua beakin.
10. Guztira bederatzi saio izango dituzue. Kopuru egokia da?
I.E.: Luzera aldetik ondo dola uste dot. Segidan saio gahiei inezkio, akaso nekagarria izanko litzake. In laike urtien bizpahiru alditan banatuik. Aldi bakoitzien bederatzi saio ondo do, ez tot uste gahio berko gendukenik.
F.I.: Hola da. Etenak itia ondo loke, beti re gio ikastaruek segida ibilko balau. Horrez gain, polita litzake hurrengo batien jende gahio animatzia. Meezi dau ikastaruek.
11. Altsasun ere bertako hizkera biziberritzeko asmotan dabiltza. Ari da zerbait gertatzen Burundan.
I.E.: Pozgarria da. Polita litzake herri guztitako hizkera bizik eta osasuntsu yotia. Jendia gogotsu dail. Batzuk Koldo Zuazok indako libutik daitza ikasten, bestatzuk jendiekin hitz inda... Iya lanien segitzen dun.